LABURPENA: Hannah
izeneko neska batek etxez, ikastolaz eta herriz aldatu behar du. Beste herrira
joatean bere amak gozotegi bat irekitzea pentsatzen du baina lehenengo lau egunetan ez da inor gozotegian sartzen. Lortuko al dute jendea gozotegian
sartzea?
PERTSONAIEN DESKRIBAPENA:
- Hannah: 11 urte dauzka eta gozotegian egotea eta sukaldatzea gustatzen zaio.
- Ama: Gozotegiarekin oso lanpetuta egoten da eta ez dauka alabekin egoteko astirik.
- Molly eta Ela: Hannaren ahizpa bikiak dira.
- Mark: Amaren mutil lagun berria da.
NERE IRITZIA: Asko
gustatu zait.
Istoria: Oso dibertigarria da baina, hasieran nahiko aspergarria da.
Pertsonaiak: Asko
ditu eta ez zara inoiz denetaz gogoratuko.
Marrazkiak: Ia ez
ditu, baina dituenak oso ondo eginak daude.
GOMENDAGARRITASUNA: Gomendatzen dut gustatu zaidalako
eta oso azkar engantxatzen zarelako.
